Urtero gremio bat hautatu eta hartan jartzen dugu fokoa eskaintza bereziak eta ekimen bereziak eginez. Jeneralean bi motako ekintzak egiten ditugu: udaberrian establezimenduari begirako elementu edo euskarriren bat sortzen eta banatzen dugu eta udazkenean bezeroei eta erabilerari bideraturiko ekimen bat egiten dugu, zozketa, lehiaketa edo horrelakoren bat.
2022an estetika zentroekin elkarlanean arituko gara.
1. 100 egun, 100 hitz egutegia banatu zaie estetika zentroei. Egutegi horretan apirilaren 19tik uztailaren 27ra bitartean euskarazko hitz bat ikasteko aukera ematen zaie euskaraz ez dakiten merkatariei eta ogiarekin loturiko esaera bat ikasteko aukera merkatari euskaldunei.
2. “Euskaraz ederrago!” leloa daraman lanpasa bana emango diete parte hartzen ari diren establezimenduei, sarreran jartzeko.
3. Azkenik urriaren 15etik aurrera estetikako establezimenduetan euskaraz egiten duten bezeroei banatzeko ispilu-orrazi sorta bana helaraziko diote parte hartzen duen establezimendu bakoitzari.
4. Otsailetik hona, doako zerbitzu eskaintzaren bitartez, jendaurrean dituzten idatzi eta oharrak euskaraz jartzen lagundu diegu (itzulpenak, maketazioa, paisaia linguistikoa euskalduntzeko euskarriak, aholkularitza teknikoa…).
5. Horrezaz gain, estetika alorreko hiztegitxoa ere banatu zaie.
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
LOTURAK