Oarsoarrak

Gremiokako lanketa

Oarsoaldeko lau udalak, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzeko elkarlanean, urtero gremio zehatz baten lanketa egiten dute. Establezimendu horietan euskarak ahozko eta idatzizko presentzia handiagoa izatea du helburu egitasmoak. Horretarako, doako zerbitzu eskaintza egiten zaie (itzulpenak, maketazioa, hizkuntza-paisaia euskalduntzeko euskarriak, aholkularitza teknikoa…).

Urteko eskaintza: barazki eta fruta dendak

2026an barazki eta fruta dendekin elkarlanean arituko gara, "BERTAKO FRUITUA, EUSKARA" lelopean. Guztira 50 establezimentuk hartuko dute parte egitasmoan.

 

Hauek dira lanketaren baitan gauzatuko diren ekintza nagusiak:

1. Establezimendu guztiei jendaurrean dituzten idatzi eta oharrak euskaraz jartzen lagunduko zaie. Horrezaz gain, fruta eta barazki dendetako hiztegitxoa ere banatuko zaie.  

2. Frutak eta barazkiak euskaraz nola esaten diren erakusten duen A2 neurriko poster bana banatuko zaie sektoreko establezimenduei. 

3. Frutategi eta barazki dendetan euskaraz egiten duten bezeroei, irudi bidezko hiztegi tolesgarri bat banatuko zaie. Hiztegi horrek Hilario Arbelaitz sukaldariaren lau errezeta ere izango ditu sukaldean saltsan hasi nahi duenarentzako. Hiztegi horrekin batera fruta eramateko poltsa emango zaie bezeroei. 

 

Dokumentuak

 

Albisteak

Albiste guztiak ikusi

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak