2020an, Euskaraldiaren asmo eta helburuekin bat eginez, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, merkataritza, ostalaritza eta gainerako saltokietako erakusleihoak nahiz saltokiak apaintzeko lehiaketa antolatu zuten.
Ekintza hori, Euskaraldiari lotuta egoteaz gain, lotuta zegoen, era berean, urtero, urteko 365 egunetan, Oarsoaldeko lau udalek merkataritza eta ostalaritza alorrean euskararen erabilera sustatzeko gauzatzen duten “PREZIO BEREAN, EUSKARAZ!” izeneko egitasmoarekin.
Hala nahi izan zuten Oarsoaldeko merkataritza, ostalaritza eta gainerako saltoki guztiek hartu ahal izan zuten parte erakusleiho/eskaparate lehiaketan.
Euskaraldia edo euskara eta merkataritza/ostalaritza hobekien uztartzen zituen erakusleiho edo saltoki apainduak izan ziren sarituak. Eskualdeko onenaren sari bat eman zen eta herri bakoitzeko onena ere saritu zen. Muntaiaren, apainduraren originaltasuna eta adierazkortasuna baloratu ziren bereziki.
Eskaparate edo erakusleiho lehiaketa baliabide egokitzat jo du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, aurrera ere, merkataritza eta euskara sustatzeko, uztardura egokia lortzen delakoan. Lehiaketa hori bi urtez behin egiteko asmoa dute udalek.
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
ZABALIK DA KUADRILLATEGIN IZENA EMATEKO EPEA
LOTURAK