Oarsoarrak

Euskara planak

Alorraren benetako garrantziaz jabetu eta lan-munduan eragiten hastea erabaki zuen Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 2000. urtearen amaieran. Aurrelanak egin ondotik, 2003ko maiatzean, OLA sistema jarri zen indarrean eskualdean.

Funtsean, 50 langiletik gorako enpresei euskara plan baten diseinua egiteko eta ordu batzuetako jarraipena egiteko laguntza eskaintzen zuen OLAk kanpo aholkularitza enpresa baten bitartez (Elhuyar, Emun eta Kaema aritu dira 2019 arte). Udalek neurri batean edo bestean koste hori finantzatzen lagundu dute.

Enpresa mordoak izan du OLA sistema indarrean, uneren batean, urte hauetan guztietan. Hala ere, onartu beharra dago, urtero enpresa berriak gehitzeko helburua hankamotz geratu dela azken urteotan, arrazoi ugari tarteko.

Eskualdeko enpresa gehienak enpresa txikiak dira, industrialdeetako pabilioietakoak, eta OLA sistemak eskatzen duen euskara plana edo kudeaketa maila handiegi geratzen zaie. Beste enpresa multzo handi batek, tamalez, ez du euskararen beharrik sumatzen, ez da eurentzat errentagarri. Kalitate seinale dela saltzen diegu, baina eurek, gehienek behintzat, ez dute, oraingoz, hala bizi. 2019an, OLA sistema bertan behera uztea erabaki zuten eskualdeko udalek.

Egun, Oiartzunen -Lanin- eta Pasaian enpresen euskalduntzea bultzatzeko bide propioak abiatuta dituzte.

Labur esateko, Oarsoaldeko Udalek, gaur gaurkoz, zabalik dituzte enpresei euskara normaltzen laguntzeko bideak; dela euskara planak ezartzeko laguntzak emanez, dela enpresako elementu jakinak euskaratzeko laguntza puntualak emanez (errotulazioa, itzulpenak, seinaleztatzea, aholkularitza, euskara eskolak, web guneak itzultzeko laguntza eta abar).

Laguntza horiez gain, Lanbide Heziketako ikasleen lantokiko praktiken gaia eta lan-munduko eragileek sentiberatzea lantzen dira eskualde mailan.

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak