Lantokiko praktikak eta ikasketa dualak euskaraz Oarsoaldean
Lanbide Heziketako eta dualeko laneko praktikak euskaraz egin nahi dituzten ikasleei horretarako aukera eskaintze aldera, eskualdeko udalek (Garapen agentziaren bidez), Don Bosco ikastetxeak eta Eusko Jaurlaritzaren HPSk praktikak euskaraz egiteko bidea irekiko zuen plan pilotua gauzatu zuten 2009-10ean. Esperientzia hartatik sortutako metodologia aplikatuz urtero hiru hilabeteko lantokiko praktikak euskaraz egiten dituzte Errenteriako Don Boscoko, Pasaiako Blas de Lezoko hainbat ikaslek.
Egun 2 ikastetxerekin ari gara lanean; Don Bosco eta Pasaiako Itsas Eskola. 48 enpresa ditugu gaur gaurkoz proiektuari atxikita. Urtero enpresa berriak gehitzen zaizkio egitasmoari eta eta asmoa ikastetxe gehiago ere lotzea da, eskualdez kanpokoak izan arren.
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
ZABALIK DA KUADRILLATEGIN IZENA EMATEKO EPEA
LOTURAK