Ingurua eta ingurukoak kontuan hartzen dituen ekonomia inklusiboa da enpatikonomia.
Jarduera ekonomikoaren inguruko pertsonen eta errealitatearen zaintza negoziorako aldagaien artean sartzen dituena. Haiekiko enpatiaz eta ez apatiaz jarduten duena da ekonomia enpatikoa. Gure inguruko pertsonak eta errealitatea ongi egoteak eta ongi sentitzeak, gure negozioan eragin positiboa izango du, dudarik gabe.
Enpatikonomia ardatz hartuta, Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutako hiru ordu eta erdiko jardunaldia da. Enpresentzako adibide, eredu baliagarriak eta praktika onak erakutsiz, hausnarketarako eduki interesgarriak euskaraz jorratzen dituen elkartrukerako aukera da.
Jardunaldiaren gakoak jasotzeko helburuarekin, hitzaldi bakoitzarekin bideo pilula sortu ditugu. Astero bi bideo kaleratuko ditugu eta hemen jasoko ditugu guztiak:
10:00-10:10: Ongi-etorria
- Agustin Lekuona Irastortza. Oiartzungo Udalaren ordezkaria
10:10-11:00: Zenbat aurrez dezake enpresak energia ondo kudeatuz gero?
- Iker Estensoro Sarasola. Gipuzkoako Foru Aldundia - Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia.
- Iñaki Puga Pueyo. Gipuzkoako Foru Aldundia - Ingurumen Departamentuko zerbitzuburua.
- Santiago Ochoa de Eribe Usabiaga. Goiener - Kudeatzaile nagusia.
- Ainara Lasarte Urkia. Oarsoaldea Garapen Agentzia - Hiri-berriztapena eta Mugikortasuna Sailaren zuzendaria.
- Jon Aldaregia Moreno. Ondarreta Mesas y Sillas, S.L. - Zuzendariondokoa.
11:00-11:30 Prentsarentzako tartea. Atsedena eta entzundakoari buruz talde txikitan hitz egiteko aukera.
11:30-12:30 Tokiko komunitatearen indarra, erronkei aurre egiteko.
- Gorka Espiau Idoiaga. EHU-UPV eta Agirre Lehendakaria Center
12:30-13:20 Zer irabaz dezake enpresak alboetan dauden pertsonak kontratatuz gero?
- Erika Gonzalez Roman. Salto Systems S.L. - GGBB teknikaria.
- Cristina Matilla Alejos. Grupo Katealegaia S.L.L. - Enplegu lagundua zerbitzuko arduraduna.
- Patxi Arrazola Zaldua. Oarsoaldea Garapen Agentzia - Pertsonei Arreta Sailaren zuzendaria. Programa horietan parte hartu duten bi langileren esperientzia.
13:20-13:30 Amaiera. Laburpena eta Jardunaldiaren balorazioa.
* ZINEALDEA Bisita gidatua. Amaia Nuin Merino Zinealdearen produkzio arduradunak gidatuta, azpiegiturak eta platoak ikusteko aukera.
Eman izena hementxe.
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
ohiturak aldatzeko urratsak OARSOALDEKO ESKOLA KIROLEAN
LOTURAK