Oarsoarrak

Herritar berriei zuzenduriko eskaintzak

 

Komunitatea eta harremanak

Ezin da komunitateaz hitz egin harremanei buruz hitz egin gabe. Hurbil bizi diren pertsonen artean sortzen diren harremanak, egunerokotasuna partekatzen dutenak, egunerokoan sortzen diren kezkekin eta motibazioekin batera.

Egunerokotasunak orainarekin ez ezik, leku baten iraganarekin eta etorkizunarekin ere lotzen gaitu. Pertsona batek leku baten iragana ulertzen duenean, bertako orainaren parte dela sentitzen duenean eta haren etorkizunaren alde lan egin nahi duenean, komunitateaz hitz egin dezakegu. 

Oarsoaldeak besoak zabalik hartzen ditu herritar berriak eta komunitate horretan parte hartzera gonbidatzen ditu. Horretarako, hitzkuntza funtsezkoa da, baina ez da hitz egitera mugatzen.

Hizkuntzak gerturatzen gaitu, gerturatu euskarara

Hizkuntzak gerturatzen gaitu, gerturatu euskarara lelopean, Oarsoaldeak euskarara hurbiltzeko gonbita egiten du, zentzurik zabalenetik, euskara ez baita hitz egitea bakarrik, sentitzea ere bada. Emozioak hizkuntza unibertsala dira. Era berean, herritar berrien jatorrizko hizkuntzetara gerturatzeko gonbita egiten du. Keinu txikien bidez, gertutasuna eta kidetasuna adierazi daiteke.

Lanketa honen ardatz bihurtu den Nelson Mandelaren esaldiak ondo baino hobeto azaltzen du hori:

"Gizaki bati ulertzen duen hizkuntza batean hitz egiten badiozu, haren burura iritsiko zara. Bere hizkuntzan hitz egiten badiozu, haren bihotzera iritsiko zara".

Harremanek eta bizikidetzak sortzen dute komunitatea, eta aniztasunak komunitate hori aberasten du.

 

Harremanen atzean, istorio ederrak

Hainbat herritarren testigantzak biltzen dira aurten landutako bi bideoetan. Komunitatea, saretzea edo gertutasuna dira gehien errepikatu diren kontzeptuak.

 

Asun, Lucia, Kaori, Yomar eta Raul

 

 

Jenny, Nekane eta Omar

 

Ikusi aurtengo euskarria informazio gehiago lortzeko!

 

Herritar berriei zuzendutako udal zerbitzuak

Oarsoaldeko lau udalek hainbat zerbitzu eskaintzen dizkiete eskualdera etorri berri diren herritarrei. Ondorengo esteken bidez kontsultatu daiteke herri bakoitzaren inguruko informazioa:

Errenteria: Euskaltegia

Lezo: Euskara zerbitzuak

Oiartzun: Harrera gida

Pasaia: Euskaltegiak

 

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak