Mintzagun tailerrek helburu asko betetzen dituzte aldi berean; euskaltegietako ohiko dinamikatik at, euskaraz orotariko gaiak jorra daitezkeela ikusarazten diete euskara ikasleei eta herritarrei. Askok eta askok gai jakin horri buruzko lehen ezagutza euskararen bidez izango dute. Era horretako azalpen, tailer eta hitzaldi modukoak ulertzeko gai direla ere erakutsiko diete saioek, hala, motibazioa areagotuz. Galderak egin ahal izateak eta emailearekin, nahiz beste hartzaileekin, solasean jarduteko aukerak ere ikasle eta finkatze prozesuan mesede egingo diela sinetsita gaude. Erabilera natural bat ezagutuko dute eta eurak partaide izango dira.
Gai bakoitzeko sei tailer ematen dira eta sei horietako bat herritarrei irekia izaten da, txandaka, dagokion herriko areto públiko batean. Hala, beraz, urtean seina tailer egiteko asmoa dugu eskualdeko sei euskaltegietan: Errenteriako Udal Euskaltegia eta Xenpelar AEK Euskaltegia, Lezoko Oroitzene AEK Euskaltegia, Oiartzungo Intxixu AEK Euskaltegia, Pasaiako Udal Euskaltegia eta Txirrita AEK Euskaltegia. Euskaltegi bakoitzak bana herritarrei irekia antolatzen duela.
TAILERRETAN JORRATZEN DIREN GAIAK
Gaien aukeraketan aniztasuna bilatzen saiatzen gara beti. Azken urteotan, aromaterapia, lanean postura ezegokiak saihesteko heziketa, argazkigintza, ardo-dastatze, lehen sorospen, sexologia, astronomia, txalaparta eta pasta egiteko tailerrak izan ditugu, besteak beste. Tailer hauek emateko adituak diren pertsonak ekartzen ditugu beti.
Euskara ikaslea ahalduntzeko tailerrak. Euskaltegian euskara ikasi eta kalean, eguneroko bizitzan normaltasunez erabiltzera pasatzeko orientabideak, aholkuak eta estrategiak irakatsiko dizkiete euskara ikasleei Emuneko Ainhoa Lasak eta Inaxio Usarraldek.
• Urriak 20: Intxixu AEK (Oiartzun) (17:00 - 18:30)
• Urriak 22: Pasaiako Udal Euskaltegia (09:30 - 11:00)
• Urriak 27: Oroitzene AEK (Lezo) (18:00 - 19:30)
• Urriak 28: Errenteriako Udal Euskaltegia (09:30 - 11:00)
• Urriak 29: Txirrita AEK (Pasai Antxo) (18:30 - 20:00
• Urriak 30: Xenpelar AEK (Errenteria) (19:00 - 20:30)
Pasaiako Trintxer Kulturala elkarteak antolatutako IKUSKA Pasaiako Badiako nazioarteko film laburren erakustaldiak helburuen artean du euskarazko film laburren ekoizpena eta zabalkundea sustatzea. Kezka horretatik abiatuz, MINTZAGUN euskarazko film labur onenari SARIA ekimena jarri zuen abian 2013an, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin eta Lezo, Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako Udalekin elkarlanean. Euskararentzako aukerak eta espazioak ugaritzeko eta euskaraz ekoitzitako lanek ibilbide luzeagoa egin dezaten helburua du ekimenak.
Ekimenetako argazki, bideo eta audioak “Multimedia” atalean dituzue.
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
Klik batek ere hizkuntza bat eraikitzen du: errenta euskaraz egiteko gonbita Oarsoaldean
LOTURAK