Oarsoarrak

OarsoIrriak

Oarsoirriak egitasmoak jaso du 2012ko Oarsoarrak Euskararen Saria

2012-12-03

Sari banaketa Trintxerpeko alkateordetzan izan zen eta Pasaiako musika eskolako kideek girotua izan zen une oro. Ekitaldian lau herrietako alkateez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria Zigor Etxeburua, eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren zuzendari-gerentea Fernando Nebreda bertan izan ziren. Oarsoaldeko eragileak eta hainbat herritar ere gerturatu ziren ekitaldira.

 

Iazko irabazleak, Telmo Esnal eta Asier Altuna, izan ziren aurtengo saria emateko ardura izan zutenak. Euren eskutik jaso zuten Oarsoirriak egitasmoko kideek saria. Egitasmoaren ordezkari gisa Joxe Mari Agirretxe Porrotx, Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultateko Lorea Agirre, eskualdeko udalen ordezkari Aiora Perez de San Roman eta herritar parte-hartzaileen zortzikoteko ordezkariak, Nekane Martiarena, Nora Barroso eta Jon Legorburu izan ziren.

 

 

Oarsoartrak Euskararen Saria Oarsoarrak Euskararen Saria  2012 Oarsoarrak Euskararen Saria 2012 Oarsoarrak Euskararen Saria 2012
 Oarsoarrak Euskararen Saria 2012  Oarsoarrak Euskararen Saria 2012  Oarsoarrak Euskararen Saria 2012  Oarsoarrak Euskararen Saria 2012
 Oarsoarrak Euskararen Saria 2012  Oarsoarrak Euskararen Saria 2012

 

* Klikatu argazkiaren gainean tamaina handian ikusteko


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak