Guraso Gara! bideoa 2025
Euskararen erabilera ohitura eta guraso-haurren arteko transmisioaz sentsibilizatzeko helburua du bideoak. Bertan, Oarsoaldeko hainbat familiei elkarrizketa eta jolas moduan haien hizkuntza ohiturei buruz galdetzen zaie eta haur eta helduen ikuspegia isladatzen da. Bideoa ikastetxeetako ikasturte hasierako gelakako bileretan erabiltzeko pentsatuta dago, batez ere.
Bilera horietan erabiltzeaz gain, tutore bakoitzak egoki deritzon erabilera egiteko ere bada, hau da, komenigarria iruditzen zaionean, familiei zuzenean bidaltzeko modukoa da.
Guraso Gara! gida
Gurasoei eta familiei, zentzu zabalean, hizkuntza kontuetan nola jokatu, eta, hari buruzko erabakiak hartzerakoan, kontuan zer hartu behar duten aholkatzen dien eta orientabideak eskaintzen dizkien gida. Jaioberrien gurasoei banatu ohi zaie gure eskualdean; zorion gutun batekin etxera bidaliz nahiz haurrari erregistroan izena ematera joaten direnean banatuz.
Gida bi bertsiotan argitaratu da, euskaraz bat eta euskaraz eta gaztelaniaz bestea.
Gida honek familia tipologia bakoitza kontuan hartuta, euskara bermatzeko jarraitu beharreko urratsak erakusten dizkie guraso berriei. Hala, haur eskolara eramateko garaian, nahiz eskolaratzeko orduan, euskal eredua hautatzea gomendatzen zaie. Eskola orduz kanpoko jardueretarako eta aisialdirako ere euskarazko jarduerak hautatzeko gomendatzen zaie, jarduera horiek euskaraz izan daitezen eskatzeko esaten zaie. Eta familia guztiei, etxean, ahal dela, euskaraz egitea dela onena esaten zaie. Hala ezin denetan, euskarazko kultur kontsumoa (telebista, musika, antzerkiak, jolasak, ipuinak...) ziurtatzeko eta euskarari buruzko jarrera positiboak agertzeko aholkatzen zaie.

Aurreko urteetako gidak:
Guraso Gara! aurreko bideoa
Bideoa ikastetxeetako ikasturte hasierako gelakako bileretan erabiltzeko pentsatuta dago, batez ere.
Bilera horietan erabiltzeaz gain, tutore bakoitzak egoki deritzon erabilera egiteko ere bada, hau da, komenigarria iruditzen zaionean, familiei zuzenean bidaltzeko modukoa da.
Ekimenetako argazki, bideo eta audioak “Multimedia” atalean dituzue.
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
AktiBatuz! egitasmoak diagnostiko faseko emaitzen berri emanez itxi du urtea
Euskarazko produktuen katalogo berria kalean da
Mikro-sukaldaritza tailerrak Oarsoaldeko euskaltegietan: pintxo hotzak eta goxoak euskaraz
LOTURAK