12-16 urte arteko gazteei erreferente euskaldunak ezagutzera ematea da egitasmo honen helburua. Gazteek eurentzako erakargarri edota erreferente diren pertsonaia gazte euskaldunak aukeratzen dituzte, nor ezagutu nahi luketen galdetzen zaie. Aukeren artean bat hautatu eta harekin harremanetan jarri ondotik, hitzorduak lotzen dira lau herrietan. Gero haiekin ordu eta erdiko saioak antolatzen dira, maiatzeko lau ostiraletan eta azaroko lau ostiraletan.
Herrietara etortzen dira aukeratutako pertsona horiek gazteekin solasaldi informalak egitera. Solasaldietan pertsona horri egingo dizkioten galderak aurrez prestatzen dituzte gazteek. Orain arte eskualdeko gazteekin egotera etorri diren batzuk aipatzearren, Zuriñe Hidalgo, Nerea Eizagirre, Miren Arrieta, Josune Arakistain, Ainhoa Larrañaga,…
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGO BERRIA KALEAN
Kanpora Sartzen antzerki emanaldia Niessenen
Abian da Oarsoarrak Euskararen Sariaren garaikur berria hautatzeko lehiaketa
LOTURAK