2017-06-12
Ikasturte amaierarekin batera iritsi da Kuadrillategiko azken saioen txanda. Orereta eta Oiartzungo gazteak izan dira ikasturtea amaitzen lehenengoak. Ekainaren 9an ospatu zuten azken saioa talde bakoitzak euren herrian egindako afariarekin.
Lezoko eta Pasaiako Kuadrilategiko partaideek, berriz, datozen egunetan agurtuko dute ikasturtea. Ekainaren 17an, Pasaia, Lezo eta Lasarte-Oriako 16 talde elkartuko dira San Pedron, zehazki 170 gazte Albaolan abordaia egiteko. Eta ekainaren 22an arratsaldean, jolasekin, barbakoarekin… agurtuko dira Lezoarrak hurrengo ikastuterarte.
Oiartzungo gazteen argazkiak ikusi.
Laster oarsoar guztien laburpen bideo bat ikusgai!
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
ZABALIK DA KUADRILLATEGIN IZENA EMATEKO EPEA
LOTURAK