2025-09-01
Zabalik da beste urte batez Kuadrillategin izena emateko epea. Hizkuntza propioa duen koadrilarekin ondo pasatzeko eta lagun mordo bat egiteko aukera bikaina.
Ikasturte honetan, ordea, Lezon eta Pasaian, gauzatuko da Kuadrillategi egitasmoa, eta ikasmaila hauetako gazteek eman ahal izango dute izena bi herrietan: DBH-1, DBH-2, DBH-3 eta DBH-4ko gazteek. Halaber, Lezon eta Pasaian Batxilergoko gazteentzako Faktoria izeneko saioak ere eskainiko dira, orain arte bezala. Izena emateko epea irailaren 22ra artekoa izango da.
Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan, denon artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egun pasak, asteburu-pasak… eta beste herrietako gazteekin elkartzen dira.
Izena nork bere ikastetxean eman ahal izango du edota etxetik bertatik ere egin ahal izango du. Horretarako, orri honetan topatuko dituzun izena emateko formularioetako bat bete beharko da.
Saioak urriaren 3an hasiko dira. Euskaraz ongi pasatzeko gogoa baduzu, etorri gurera!

atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
AktiBatuz! egitasmoak diagnostiko faseko emaitzen berri emanez itxi du urtea
Euskarazko produktuen katalogo berria kalean da
Mikro-sukaldaritza tailerrak Oarsoaldeko euskaltegietan: pintxo hotzak eta goxoak euskaraz
LOTURAK