2021-11-29
Lau herrietako udal ordezkariak, udal teknikariak, urte osoan zehar Oarsoaldeko Euskara Batzordearen lan-mahaietan parte hartzen duten teknikari eta eragileak, euskalgintzako eragileak, hedabideak eta herritar euskaltzaleak elkartu ziren ostiralean Euskararen Oarsoarrak Sarian, beste urte batez aretoa betetzea lortuz.
Oarsoarrak Sariak urtero euskararen normalizazioan urrats nabarmenak egiten dituen norbanako, talde, establezimendu, erakunde edota elkarteak saritzen ditu. Aurtengo sarituak, Pello Jauregi irakasle eta ikerlari antxotarra eta Labore Oarso Oiartzungo Kontsumo Elkartea izan dira.
Ekitaldia kanpaina baten aurkezpena ere izan zen: Oarsoaldea, lehen hitza euskaraz egiteko helburua duen kanpaina, alegia. Barrexerka taldearen eskutik izan genuen kanpaina honen berri, eskualdeko pertsona eta talde guztiak bizitzako arlo guztietan lehen hitza euskaraz egitera erronken bidez gonbidatuz.
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
LOTURAK