Oarsoarrak

Albisteak

OGIA ETXEAN EGITEN IKASTEKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN

2025-03-18

Etxean ogi goxo eta naturala egiten ikasiko dute Edurne Agirre okinarekin Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek datozen hiru asteetan. “Ogia egiten ikasteko tailerrak" izeneko tailerrak egingo dituzte martxoaren 25etik apirilaren 10era bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.

Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.


 

 


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak