Oarsoarrak

Albisteak

Oarsoarrak webguneak itxura berria dauka

2021-06-18

Komunitatearekin komunikazioa errazteko asmoz, Oarsoarrak komunitatearen lanaren eta eskaintzaren berri ematen duen webgunea berritu da. Webgunearen arkitektura eta edukiak antolatzeko modua moldatu dira, diseinu garbiago eta dinamikoago bat emanez, betiere erabiltzailearen praktikotasunari begira.

2010ean sortutako plaza digitalak eskualdeko udalek euskara sustatzeko elkarrekin lantzen dutenaren berri ematen du eta Oarsoaldeko euskararen komunitatearen isla izatea du helburu, kalean gertatzen dena bilgune batera eramanez.

Edukiak zazpi atal nagusitan antolatu dira:

Webgunearen azalean, maiztasun gehiagorekin eguneratzen diren edukiak daude, hala nola, azkeneko albisteak eta azkeneko egitasmo edota kanpainak, erabiltzaileak azken berrien berri erraz izan dezan.

Web gunearen arkitekturaren berrikuntzetako bat egitasmoak alorrez alor azaltzea da. Helburua xede-talde bakoitzari txoko bat eskaintzea da, gauzatzen diren ekintza guztien berri izateko. Horrez gain, albisteen atala eta argazki, audio eta bideoen multimedia atal aberatsa ere badu web guneak. Atal honetan ere, argazki, audio eta bideo guztiak lan-lerroka kontsultatzeko aukera ematen da.

Herritarrek oro har, euskarari buruzko kontsultak edo galderak egin ditzakete, eta merkatari eta ostalariek bereziki, establezimenduetarako itzulpenak egiteko hondoak ere eskuratu ditzakete bertan beste hainbat materialekin batera.

 

Oarsoarrak komunitateari buruz

Oarsoarrak Oarsoaldeko herritarrek osaturiko euskarazko komunitatea da. “Egunero kalean ikus ditzakegun errenteriar, lezoar, oiartzuar eta pasaiatarren isla da azken batean. Euskaraz bizi nahi duen emakumez eta gizonez osaturiko jendarte anitza da oarsoarrena; haurrak, gazteak, herritar berriak, euskara ikasten ari direnak, ama eta aita berriak...” Horregatik, oarsoarrak.eus webgune berriak herritarren tresna izan nahi du eta Oarsoaldean gertatzen denaren eskaparate bat.

Gogoratu, Oarsoarrak komunitatearen ekintza guztiak sare sozialen bidez ere jarraitu daitezkeela:

Twitter | Instagram | Facebook

@oarsoarrak


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak