Oarsoarrak

Albisteak

Oarsoarrak Euskararen Sarien garaikurra berritzeko lehiaketa abian da

2025-02-17

Edozein arte disziplinetako artistei zuzendutako deialdia zabalik da martxoaren 14ra arte. Ekimenaren bidez, Oarsoarrak Euskararen Sariaren garaikur berria izango den artelana hautatu nahi du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak.

2010. urtetik antolatzen diren Oarsoarrak Euskararen Sariek aurtengo epea baliatu nahi izan dute garaikurra berritzeko. Horretarako, 2.500€-ko saria duen lehiaketa abiatu du antolakuntzak eta proposamenak bidaltzeko epea oraindik zabalik dago 2025eko martxoaren 14ra arte.

Ondorengo hauek dira baldintza orokorrak:

Lehiaketaren inguruko hainbat xehetasun

Lehiaketara aurkeztuko diren lanak arte plastikoetako edozein diziplinatakoak izan daitezke. Gizabanako batentzat eskuekin eramangarri eta erabilgarri izateko moduko neurria izan beharko du eta euskara eta eskualdea iradoki beharko dituzte nolabait.

Lehiaketara lanak bozeto gisa aurkeztu beharko dira, eta hautatua izanez gero, 2025eko apirilaren 11tik urriaren 6ra arteko epean burutu beharko da pieza.

Lanak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 29tik 2025eko martxoaren 14ko 14:00etara artekoa izango da.

Hasiera batean, arte disziplinaren baten bidez saria sortzeko gaitasuna duten Oarsoaldeko herritar guztiei zuzendua dago lehiaketa. Lanak jasotzeko epea zabaldu eta bi hilabetera zortzi laneko kopurua gainditu ez bada, lehiaketaren geografia-eremuaren baldintza indargabetuko da, Euskal Herri osora zabalik geratuz.

Lehiaketa bidez hautatzen den lanaren egileak 2.500€ko ordainsaria jasoko du. Sari horrek barne hartzen ditu obra sortzeko gastuak, esklusibitatea eta ordainsaria.

Epaimahaia herri bakoitzeko arte munduarekin loturiko aditu bana eta saria erabaki ohi duen epaimahaiko ordezkari bat izango dira.

2025ko apirilaren 11tik aurrera emango dute jakitera zein izan den lan irabazlea.

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.


 

 


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak