2025-01-15
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak urtero antolatzen dituen Oarsoarrak Euskararen Sarietako garaikurra berritzeko asmoz, lehiaketa jarri du abian. Lehiaketara aurkeztuko diren lanen artean aukeratuko du etorkizunean sarien irudia izango dena.
Lehiaketaren xedea, beraz, Oarsoarrak Euskararen Sarien garaikurra arte diziplina baten bidez sortzea eta hautatzea da.
Horretarako, eskualdeko artista guztiei zuzendutako lehiaketa bat iragarri du.
Lehiaketara aurkezteko lanak, edozein diziplinatako artelana izan daiteke. Lanak euskararekin eta eskualdearekin nolabaiteko harremana izan beharko du.
Proposamenak bidaltzeko epea azaroaren 29tik 2025eko martxoaren 14ra arte egongo da zabalik.
Lehiaketaren irabazleak 2.500 €ko ordainsaria jasoko du. Sari horrek barne hartuko ditu obra egiteko gastu guztiak, esklusibitatea eta ordainsaria.
Lehiaketaren inguruko hainbat xehetasun
Lehiaketara aurkeztuko diren lanak arte plastikoetako edozein diziplinatakoak izan daitezke. Gizabanako batentzat eskuekin eramangarri eta erabilgarri izateko moduko neurria izan beharko du eta euskara eta eskualdea iradoki beharko dituzte nolabait.
Lehiaketara lanak bozeto gisa aurkeztu beharko dira, eta hautatua izanez gero, 2025eko apirilaren 11tik urriaren 6ra arteko epean burutu beharko da pieza.
Lanak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 29tik 2025eko martxoaren 14ko 14:00etara artekoa izango da.
Hasiera batean, arte disziplinaren baten bidez saria sortzeko gaitasuna duten Oarsoaldeko herritar guztiei zuzendua dago lehiaketa. Lanak jasotzeko epea zabaldu eta bi hilabetera zortzi laneko kopurua gainditu ez bada, lehiaketaren geografia-eremuaren baldintza indargabetuko da, Euskal Herri osora zabalik geratuz.
Lehiaketa bidez hautatzen den lanaren egileak 2.500€ko ordainsaria jasoko du. Sari horrek barne hartzen ditu obra sortzeko gastuak, esklusibitatea eta ordainsaria.
Epaimahaia herri bakoitzeko arte munduarekin loturiko aditu bana eta saria erabaki ohi duen epaimahaiko ordezkari bat izango dira.
2025ko apirilaren 11tik aurrera emango dute jakitera zein izan den lan irabazlea.
Oinarriak hemen kontsulta daitezke.
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
OARSOALDEKO ESKOLA KIROLA, 2030 AGENDAREN ILDOTIK, DESPLAZAMENDU JASANGARRIEN ALDEKO APUSTU SENDOA
ZUBISUALAK: ILUSTRAZIOA, EUSKARA ETA ANIZTASUNA PRAKTIKAN
AktiBatuz! egitasmoak diagnostiko faseko emaitzen berri emanez itxi du urtea
LOTURAK