2026-04-29
UDA 2026 Kirol Kanpaina lau udalek osatzen duten Eskualdeko Kirol Koordinazio Mahaiak antolatu eta bultzatu du aurreko urteetako arrakasta ikusita. Elkarlan honen helburuak, besteak beste, hauek izan dira: lau udalen baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzea eta herritarrei aukera zabalagoa eskaintzea.
Bestalde, kirola ere euskaraz egiteak duen garrantzia azpimarratu da. Zentzu horretan, orain aipatu ditugun udako jarduerak euskaraz egiteko aukera bermatuta dago 3 -16 urte artekoentzat.
Oarsoaldeko Udako Kirol Kanpainako eskaintza esku-orri bakarrean jaso da, aurreko urteetako formatu berean. Izan ere, askoz ere eraginkorragoa da informazio guztia modu honetan jasotzea, herritarrek eskaintza guztia begirada bakar batean bistaratzen dutelako. Esku-orrian lau udalerrietan eskaintzen diren jarduerak jaso dira.
Halaber, bertan jasotzen dira kirol guneen eta antolatzaileen helbideak, telefono zenbakiak eta jardueren prezioak.
Esku-orria digitalki zabaldu da. Eskaintza horiek guztiak lau udalen webguneetan zintzilikatu dira.
Ikusi kirol eskaintza
Jarduera aniztasuna
Aurreko urteetan martxan jarritako eta gure eskualdean hain ohiko ez diren hainbat jarduera, Paddel Surf, MTB (txirrindularitza mendian)…besteak beste, eskaintzen jarraituko dute udalek.
Udaran antolatzen den ekimena izanik, azken urteetan, indarra eman nahi izan zaie ITSASOArekin zerikusia duten jarduerei. Aurten ere piraguismoa, arrauna, eta Paddel Surf ekintzak egin ahal izango dira.
Herritarrak animatu nahi dituzte horietan parte hartzera. Jarduera horiek ingurune naturalean egiten direnez, mendia, ibaia eta badia beste ikuspegi batetik ikusteko eta bizitzeko aukera ematen dute.
2030 Agendarekin bat eginez kirola egitearen onurak
Udan kirola egiteak osasun fisikoa eta emozionala hobetzen ditu, bizi-ohitura osasungarriak sustatzen ditu, bizikidetza indartzen du eta ahalegina, berdintasuna eta talde-lana bezalako balioak bultzatzen ditu. Gainera, ibaiak edo mendiak bezalako ingurune naturalak gozatzeko eta zaintzeko aukera ematen du. Jarduera horiek 2030 Agendarekin ere bat datoz, bereziki osasuna eta ongizatea, kalitatezko hezkuntza, genero-berdintasuna, hiri eta komunitate jasangarriak, klimaren aldeko ekintza eta erakundeen arteko lankidetza sustatzen dituzten GJHekin.
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
LOTURAK