Oarsoarrak

Albisteak

Oarsoaldea Garapen Agentziak Enpatikonomia, enpresentzako jardunaldia egingo du martxoaren 13an

2026-02-20

Enpatikonomiak jarduera ekonomikoaren inguruko pertsonen eta errealitatearen zaintza negoziorako aldagaien artean sartzen ditu, haiekiko enpatiaz eta ez apatiaz jardunez. Izan ere, gure inguruko pertsonak eta errealitatea ongi egoteak eta ongi sentitzeak gure negozioan eragin positiboa dauka, dudarik gabe.

Enpatikonomia jardunaldiak aurten Euskara, lanean/enpresan eta komunitatean errotzeko tresna eta bide gisa jorratuko du. 1960-1970eko hamarkadetan gertatu zen bezala, atzerriko herritarrak etortzen ari dira gurera lanera eta bizitzera. Itxura guztien arabera, etorriko direnen kopurua handituz joango da urtez urte eta horrek gure gizarteko egituretan eta enpresetan aldaketak eragingo ditu. Herritar berrien multzo handi hori euskararentzat ere arriskua eta erronka izango da. Pertsona horiek guztiak gizartean eta enpresetan txertatzeko euskara aldagai giltzarria izan daitekeela aztertuko da jardunaldian. Gaztelania ikasiko dute, baina gaztelaniarekin beste herrialdetara joan daitezke hemen hilabete batzuk egin ondotik. Euskaraz ikasten badute, ordea, talentu hori bertan atxikitzeko, herritar berriak izateko aukerak handitzen direla uste dute antolatzaileek.

Enpresentzako adibideak, eredu baliagarriak eta praktika onak erakutsiz, hausnarketarako eduki interesgarriak euskaraz jorratzen dituen elkartrukerako aukera izango da.

Jardunaldiaren antolakuntzan honako erakunde hauek ere hartu dute parte SPRI-Indeus-ek (Industriaren Euskal Plataforma), Bai Euskarari Elkarteak, Eitb-k, Iametzak eta Ahize AEK-k.

Jardunaldia martxoaren 13an, ostiralez, izango da, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 13:45era, Errenteriako Agustinak zentroan. Jardunaldia doakoa izango da eta gaian interesa daukaten enpresa guztientzat irekia da. Gorde ezazu eguna zure agendan!

 

KONTSULTATU INFORMAZIO GUZTIA HEMEN


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak