Oarsoarrak

Albisteak

MUGIKORTASUN JASANGARRIA OARSOALDEKO ESKOLA KIROLEAN

2025-06-18

Oarsoaldeko Eskola Kiroleko eragileak astero elkartzen dira Oarsoaldeko Eskola Kiroleko mahaian. Udal teknikariak, Eskoletako koordinatzaileak, Oarsoaldeko eskola kiroleko koordinatzailea eta Kirolaisi.XXI-eko teknikariek topo egiten dute bertan. Mahai horretan, Eskola Kiroleko hainbat gai jorratu eta beste hainbeste erabaki hartzen dira.

 

Eskola Kirolean, kirola, heziketa eta osasuna oso eduki garrantzitsuak dira. Hiru eduki horien arteko lotura larunbatetako desplazamenduetan islatzen da. Horren harira, herrietako kirol-instalakuntzetara joateko erabilitako garraioaren inguruko kezka plazaratu zen duela urte batzuk. Datuen arabera, haur asko familia artekoekin eta autoz desplazatzen zen kirol-egoitzetara, hau da, haur bakoitzeko auto bat.

 

Kirola praktikatzera joateko ibilgailu bat hartu beharra kontraesan bat zela ikusirik, naturarekiko ardura eta desplazamendu jasangarrien aldeko apustua egin zen. Horri aurre egiteko, 2013/2014 denboraldian desplazamendu jasangarriak erabiltzeko plana jarri zen martxan. Plan horren helburua bakarkako kotxearen erabilera murriztea zen. Familiak bizikletan, oinez, garraio publikoan edo partekatutako autoetan desplazatzera animatzeko zenbait ekimen jarri ziren martxan, hala nola, gurasoak desplazamendu jasangarriak egitera animatu, bizikletan desplazatzen ziren haurrak saritu…

 

Proiektu hori martxan jarri zenetik, haurren desplazamendu-modua asko aldatu da. Aldaketarik nabariena bizikleta-erabileraren igoera izan da.

 

Bizikletan desplazatzeko ekimenari erreparatuta, ikasturte guztiko asteburuko jardunaldietan datu-bilketa egiten da. Haur bakoitza nola desplazatu den jaso eta datu-base bat sortzen da desplazamendu mota desberdinak aztertzeko.

 

Sari banaketa berriz, modu honetan antolatzen da:

 


 


 


 


 


 

Horiek horrela, 2024/2025 ikasturteko sarituak hauek izan dira:

Orokorrean, 2025eko mugikortasun-datuei dagokienez, bi datu nabarmendu nahi ditugu: Bizikleta edota patineteen desplazamendu kopurua %1,39 igo dela iaztik, %3,34ra iritsiaz. Eta, nahiz eta bizikleta desplazamenduetan igoera izan dugun, desplazamendu jasangarrien portzentaia (oinez, bizikleta/patinetean, garraio publikoa edota elkarbanatutako autoa) %46,18koa izan dela.

Horrenbestez, datorren ikasturterako erronkak baditugu. Alde batetik, autoz bakarka (taldeko beste kideren batekin partekatu gabe) egingo diren desplazamendu kopurua %50 baino txikiagoa izatea. Eta bestetik, bizikleta edota patineteen desplazamendu kopurua sustatzen jarraitzea, hauen erabilpenaren portzentaia igo dadin.



 

 


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak