Oarsoarrak

Albisteak

Mikro-sukaldaritza tailerrak Oarsoaldeko euskaltegietan: pintxo hotzak eta goxoak euskaraz

2025-11-25

Nuez sukaldariarekin Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek datozen bi asteetan. “Mikro-sukaldaritza" izeneko tailerrak egingo dituzte azaroaren 17tik abenduaren 10era bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.


Euskara Batzordearen hitzetan, “ikasleek gaurkotasuneko gaiei buruz euskaraz hitz egiteko lehen esperientziak izatea eta edozein gairi lasai heltzeko gai direla sentitzea” da asmo nagusia. Tailerrak ordu eta erdikoak izango dira eta Mintzagun egitasmoaren ahalegin zabalagoaren parte dira, euskararen erabilera ikasgeletatik harago biziberritzeko.


Gastronomia eta euskara uztartuz, tailerrek euskaraz bizitzeko eta praktikan erabiltzeko aukera aberasgarri eta atsegina eskainiko dute.


Egutegia 2025
    • 11/25 – Errenteriako Udal Euskaltegia (18:30–20:00)
    • 11/27 – Oroitzene AEK, Lezo (18:30–20:00)
    • 12/01 – Intxixu AEK, Oiartzun (17:30–19:00)
    • 12/04 – Xenpelar AEK, Errenteria (17:30–19:00)
    • 12/10 – Txirrita AEK, Pasai Antxo (09:30–11:00)
    • 12/10 – Pasaiako Udal Euskaltegia (17:30–19:00)


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak