2026-02-20
Joan zen otsailaren 8an Lezoko eta Pasaiako Kuadrillategiko eta Faktoriako gazteek irteera egin zuten Derioko Jumpyard jolas aretora. Eguraldi euritsuari aurre eginez, 117 gazte eta 15 hezitzaile goizeko 9:00etan abiatu ziren nor bere herri edo barrutitik.
Behin Deriora iritsita, jolas aretoan sartzeko txandak antolatu zituzten. Lehenengo taldeak aretoan sartu ziren bitartean, gainerakoak herriko kiroldegian gelditu ziren jolas, joko eta antzeko jarduerak egiten. 14:00ak aldera, herriko pilota lekuan bazkaldu zuten denek elkarrekin eta 15:00ak aldera eskualdera itzultzeko autobusak hartu zituzten berriz. Iritsi zaizkigun argazki eta bideoak ikusita, goiz dibertigarria igaro zutela garbi dago. Bejondeizuela guztioi!
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
Asmazank! lehiaketa egingo dute gazteek otsail eta martxo artean
Kuadrillategikoen irteera derioko JumpYard-era
Oarsoaldea Garapen Agentziak Enpatikonomia, enpresentzako jardunaldia egingo du martxoaren 13an
LOTURAK