Oarsoarrak

Albisteak

‘Hizkuntzen Irabazia’ foroak 16 hizkuntza gutxitu bilduko ditu

2024-11-25

Azaroaren 26 eta 27an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egingo den 'Hizkuntzen irabazia' kongresuak hizkuntzek ekonomiari egiten dioten ekarpena balioan jarriko du.

LANGUNEk, Euskal Herriko hizkuntza industrien elkarteak, Union of European Nationalities (FUEN) erakundearen batera, Hizkuntzen Irabazia kongresua antolatuko du azaroaren 26 eta 27an. Donostiako Kursaal Kongresu Jauregiak jasoko du bi eguneko topaketa eta euskarak hizkuntza teknologia berrietan atzean gera ez dadin egin dituen aurrerapausoak, bai eta Europako beste hizkuntza gutxituek zer eta nola egiten duten ezagutzeko aukera egongo da. 

Azken urteetako adimen artifizialaren eztandak, arriskuan jarri du Europako hizkuntzen arteko elkarbizitza. Ingelesa alor digitaleko hizkuntza hegemoniko bakarra bihurtzen ari da gainontzeko hizkuntza guztiak, hegemonikoak zein gutxituak, baztertuz.

Euskal Herrian, eleaniztasuna kudeatu beharraren eraginez, hizkuntzen industria garrantzitsu bat sortu dugu, agerian utziz hizkuntza gutxituen biziraupenak eta garapenak, aberastasun kulturalaz gain, aberastasun ekonomikoa ere dakarrela. Eta hizkuntza hegemonikoetan sortzen ez den industria indartsu bat sortzen dela, herria ekonomikoki indartzen duena. Hau da, herri eleanitza izateak, ondorioak ditu ekonomian.

Kongresuan, euskarak beste hizkuntza batzuei, bere biziraute eta garapen prozesuan egin dituen aurrerapausoak erakutsiko die, eta beste hizkuntza batzuetatik irakasbideak jasoko kongresuan, antzeko egoeran dauden hizkuntzen arteko elkarlana aberasgarria delako. 

Izen-ematea zabalik

Hizkuntzen irabazia biltzarrera joateko izen-ematea zabalik da www.hizkuntzenirabazia.eus webgunearen bidez.

 


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak