Oarsoarrak

Albisteak

Hiritik At eta Oinherrik herri hezitzailearen inguruko jardunaldi bat antolatuko dute

2022-03-01

Oinherrik eta Hiritik At, Udalbiltza-ren babesarekin, martxoaren 26an Baztanen “Herri antolamendua herri hezitzailearen ikuspegitik” izeneko jardunaldia burutuko dute. Oinherri, herri hezitzaileak sustatzen dituen sare bat da, eta egitasmoko talde eragileen barne, besteak beste, Oarsoaldea Garapen Agentziak parte hartzen du.

Jardunaldi hauen helburua herri antolamendua hezkuntzatik eraikitzeko marko teoriko zein praktiko bat proposatzea da. Tokiko garapenaren ikuspuntuarekin, haurtzaroaren kulturatik eta parte hartzearen bitartez, herri antolamendua birpentsatzeko estrategia berri bat proposatu nahi da.

Orain arte puntualki egin izan diren esku hartze interesgarriak ezagutu eta balioan jarri, eta haratago joateko proposamena mahai gainean jarrin nahi da, hurrengo urteetarako hirigintzarako paradigma aldaketa bat proposatuz: udalgintza eraldatzailea, herrigintza hezitzailea eta publiko komunitarioa.

Ildo honetik abiatuta urtebeteko lanketa kolektibo bat izan den “Herri Antolamendua Herri Hezitzailearen ikuspegitik” izeneko liburuxka aurkeztuko da jardunaldian. Bizitzak erdigunean jarriz, hirigintza eredu parte hartzaile baterako gakoak bildu izan dira liburuxka honetan.

 

 

JARDUNALDIETARAKO EGITARAUA eta IZEN EMATEA

JARDUNALDIAK herrietan orain arte egin den lana aitortu eta aurrera begira egon daitezkeen erronkak aurreikusteko helburua du.

Bertan parte hartzeko IZEN-EMATEA otsailaren 25etik martxoaren 21era irekita egongo da. Oinherrik sustatzen duen Herri Hezitzaileen Sareko parte diren herrietako kideek 20 euro ordaindu beharko dute bazkari gastuengatik eta sareko parte ez direnek 50 euro ( jardunaldia + bazkaria).


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak