Oarsoarrak

Albisteak

EUSKARALDIAN EGIN ARGAZKIA EUSKARARI

2025-04-29

Euskararen Paparazziak argazki lehiaketaren zazpigarren edizioa antolatu du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. Aurreko edizioetako bideari jarraituz, argazkigintza merkataritzarekin eta ostalaritzarekin lotzen duen lehiaketa martxan da berriz ere Oarsoaldean. Aurtengo edizioa eskualdeko Euskaraldiko ekintza izango da.

 

Prezio berean, euskaraz!” egitasmoaren barnean antolaturiko argazki lehiaketa da EUSKARAREN PAPARAZZIAK. Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan euskararen erabilera handitzeko, hizkuntza paisaiak duen garrantzia azpimarratzea du helburu egitasmoak.

 

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Oarsoaldeko (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelako idatziei argazkiak atera, eta e-posta bidez (euskararenpaparazziak@gmail.com) (Wetransfer erabiliz, behar izanez gero) edo WhatsApp bidez bidali beharko dituzte 747 449 416 zenbakira.

 

EUSKARALDIA, euskara -euskarazko errotulu eta idatziak- eta merkataritza/ostalaritza hobekien uztartzen dituen argazkia bidali duenak irabaziko ditu herri bakoitzeko saria. Originaltasuna eta argazkien kalitatea ere baloratuko direla adierazi dute antolatzaileek.

 

Lehiaketan parte hartzeko, ez da ez adin, ez bestelako mugarik izango, gehienez 5 argazki aurkezteko muga baino ez.

 

Argazkiak maiatzaren 10etik 28ra bitartean bidali beharko dira eta lehiaketaren lau irabazleek 2025eko ekainaren 9tik 30era bitartean Oarsoaldeko saltokietan gastatzeko 150 euroko diru-saria irabaziko dute. Ekainaren 4an emango dira ezagutzera irabazleen izenak. Informazio gehiago nahi duenak oinarriak eskuragarri ditu hemen.

 

Animatu parte hartzera!

 


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak