Oarsoarrak

Albisteak

EUSKARA IKASLEAK AHALDUNTZEKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN

2025-10-20

Euskaltegian euskara ikasi eta kalean, eguneroko bizitzan normaltasunez erabiltzera pasatzeko orientabideak, aholkuak eta estrategiak irakatsiko dizkiete euskara ikasleei Emuneko Ainhoa Lasak eta Inaxio Usarraldek. Izan ere, euskaltegietan euskara ikasten bada, gero egunerokoan erabiltzeko ikasten da, ez soilik titulu bat eskuratzeko edo maila gainditzeko. Ahalduntze tailer horiek datozen bi asteetan gauzatuko dira, urriaren 20tik 30era bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.
Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat.  Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.

    • 2025-10-20: Intxixu AEK (Oiartzun))
Ordua: 17:00 - 18:30
    • 2025-10-22: Pasaiako Udal Euskaltegia
Ordua: 09:30 - 11:00
    • 2025-10-28: Errenteriako Udal Euskaltegia
Ordua: 17:00 - 18:30
    • 2025-10-29: Txirrita AEK (Pasai Antxo)
Ordua:  18:30 - 20:00
    • 2025-10-30: Xenpelar AEK (Errenteria)
Ordua: 19:00 - 20:30
    • 2025-10-27: Oroitzene AEK (Lezo)
Ordua: 18:00 - 19:30

 


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak