Oarsoarrak

Albisteak

Euskaltegietako ikasleek Arizona antzezlana ikusiko dute Errenterian

2025-11-06

Txalo antzerki taldeak Arizona antzezlanaren bi emanaldi eskainiko ditu Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleentzat, azaroaren 17an, Errenteriako Niessen aretoan.


Lehenengo emanaldia 10:00etan izango da goizeko ikastaldeentzat, eta bigarrena 17:30ean, arratsaldeko taldeentzat.


Ekintza hau Mintzagun egitasmoaren barruan antolatzen da, euskaltegien arteko jarduera bateratuen parte gisa.


Arizona antzezlanak mugei, migrazioari, giza ergelkeriari eta manipulazioaren mugari buruzko hausnarketa eskaintzen du, ikuspegi tragikomiko batetik.


Emanaldia doakoa izango da, eta bete gabe geratzen diren aulkiak herritarrentzat zabalduko dira azaroaren 13tik aurrera, sarrerak.eus webgunearen bidez.


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak