Oarsoarrak

Albisteak

Euskal dantzaren pausoak ikasiko dituzte Oarsoaldeko euskaltegietan

2026-05-28

Euskal Herriko plaza eta jai giroan ohikoak diren euskal dantzen oinarrizko pausoak ikasteko aukera izango
dute datozen egunotan Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek. Axuri Beltza kultur elkarteko kideek
eskainiko dituzte tailerrak, Mintzagun egitasmoaren baitan.


Saioak maiatzaren 27tik ekainaren 4ra egingo dira eskualdeko bost euskaltegitan, eta parte-hartzaileek
euskal dantzaren lehen urratsak modu praktiko eta hurbilean lantzeko aukera izango dute. Helburua ez
da soilik dantza pauso batzuk ikastea; euskarazko bizipenak sustatzea eta ikasleek hizkuntza eguneroko
eta kultur testuinguruetan erabiltzea ere bada egitasmoaren xede nagusietako bat.


Mintzagun programa Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolatzen du, eta ikasturtean zehar hainbat gairen
inguruko tailerrak eskaintzen dira eskualdeko euskaltegietan. Saioek ordu eta erdiko iraupena izan ohi
dute, eta gai erakargarri eta gaurkotasunekoak euskaraz lantzea dute ardatz.


Tailerren egutegia honakoa izango da:
• Maiatzak 27: Pasaiako Udal Euskaltegia (10:00-11:30)
• Maiatzak 28: Xenpelar AEK, Errenteria (17:30-19:00)
• Ekainak 2: Txirrita AEK, Pasai Antxo (10:00-11:30)
• Ekainak 3: Intxixu AEK, Oiartzun (10:00-11:30)
• Ekainak 4: Errenteriako Udal Euskaltegia (10:00-11:30)


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak