Oarsoarrak

Albisteak

Eskuko Telefonoarekiko Mendekotasunari Buruzko Tailerrak Euskaltegietan

2026-04-20

Eskuko telefonoarekiko mendekotasunaz eta ustekabean txertatzen dizkiguten bestelako mendekotasun edo joerei buruzko tailerrak egingo dituzte Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek datozen hiru asteetan. Maitane Ormazabal psikologo eta adituak emango ditu “Sakelako telefonoarekiko mendekotasuna" izeneko tailerrak apirilaren 22tik maiatzaren 7ra bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.

Ekimen hau Agenda 2030aren helburuekin lerrokatzen da, bereziki ongizate emozionala eta kontsumo arduratsua sustatzeari dagokionez.

Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.

2026-04-22: Pasaiako Udal Euskaltegia
Ordua: 09:30 - 11:00

2026-04-27: Txirrita AEK (Pasai Antxo)
Ordua: 18:30 - 20:00

2026-04-28: Xenpelar AEK (Errenteria)
Ordua: 18:00 - 19:30

2026-04-29: Oroitzene AEK (Lezo)
Ordua: 09:30 - 11:00

2026-04-30: Intxixu AEK (Oiartzun)
Ordua: 17:30 - 19:00

2026-05-07: Errenteriako Udal Euskaltegia
Ordua: 16:00 - 17:30


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak