Oarsoarrak

Albisteak

Eskatu, eskaini kirol jarduerak euskaraz

2026-05-12

Eskualdeko lau udalek berriro jarri dute martxan kirol jarduerak euskaraz sustatzeko sentsibilizazio kanpaina. Helburua argia da: haurrek aisialdian eta kirolean ere euskara modu naturalean erabiltzeko aukerak handitzea, hizkuntza-ohiturak sendotzen laguntzeko.


Familien rola, funtsezkoa
Kanpaina bereziki 8 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago. Urtero bezala, udalek gurasoei euren seme-alaben kirol jarduerak euskaraz izan daitezen eskatzeko gonbita egin diete.


Aurtengo euskarri digitala ikastetxeen bidez helarazi zaie eskualdeko familiei, familiek ere hizkuntza-ohituretan duten eragina azpimarratuz.


Kirol klubentzako deia
Familiez gain, lau udalerrietako kirol klub eta elkarteei ere zuzendu zaie kanpaina. Udalek eskatu diete, gutxienez 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, kirol jarduerak euskaraz eskaintzeko aukera bermatu dezatela.


Udaletako kirol teknikari eta dinamizatzaileek zuzenean helarazi diete aurtengo kanpainaren materiala kirol eragileei.


Euskara, eskolatik harago
Udalek nabarmendu dute haurrek eskolatik kanpo ere euskaraz aritzeko aukera izateak eragin handia duela hizkuntza-ohiturak sendotzerakoan. Horregatik, kirola bezalako aisialdi espazioek garrantzi berezia dute euskararen normalizazio prozesuan.


Euskarri digitalak eta bideoak
Kanpainaren baitan, euskaraz eta ele bitan prestatutako esku-orri digitalak zabaldu dira. Horrez gain, kirol klubetan parte hartzen duten haur eta gazteen gurasoekin grabatutako lau bideo labur ere argitaratu dituzte sare sozialetan, baita udalen eta garapen agentziaren webguneetan ere.


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak