Oarsoarrak

Albisteak

ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITEAK OTORDU GOXOA SARI

2025-07-10

2024. urteari zegokion errenta aitorpena euskaraz egin eta eskualdeko udalek antolaturiko zozketan parte hartu duten zergadunen artean zozketa egin da dagoeneko.

Herri bakoitzeko zergadun bat gertatu da irabazle. Saria bi lagunentzako otordu goxo bat izango da. Esan bezala uztailaren 3an egin zen zozketa eta hauek dira irabazle gertatu direnak:

Errenterian, Jokin Pedreño. Hortxe dugu argazkian, Hizkuntza berdintasuneko zinegotzi Leire Maziziorren eskutik saria hartzen, Bixigarriko Imanol Lasa ondoan dutela. Errenteriako Bixigarri jatetxean egingo du otordua.

Lezon, Karmele Goienetxea izan da sariduna. Karmeleren ordez, hortxe dugu argazkian Iñigo Esnaola, Iker Salaberria euskara zinegotziaren eskutik saria hartzen. Oriotarra jatetxean dastatuko du otordua Karmelek.

Oiartzunen, Ixiar Madariaga izan da irabazlea. Hortxe ageri da argazkian, Aiako Gaztelumendi euskara zinegotziaren eskutik saria hartzen. Otordua Aristi jatetxean egingo du.

Azkenik, Pasaian, Ander Otero gertatu da saridun. Anderren ordez, haren ama, Lurdes Sistiaga, ageri da argazkian, Laura Re euskara zinegotziaren eskutik saria hartzen. RKAko Maria Badiola dute ondoan. Otordua Donibaneko Pari Berri jatetxean egingo du Anderrek.

Errenta aitorpena euskaraz egiten jarraitzeko deia egin dute eskualdeko udaletako ordezkariek eta heldu den urtean aitorpena euskaraz egitera animatu dituzte oraindik gaztelaniaz egiten dutenak.



 

 


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak