Oarsoarrak

Albisteak

Errenta aitorpena euskaraz egiteagatik saria

2019-07-11

2018. urteari zegokion errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin zieten Oarsoaldeko lau udalek eskualdeko zergadun guztiei joan zen martxoaren amaieran. Aitorpena euskaraz egin eta zozketa batean parte hartu nahi izan duten zergadunen artean bi lagunentzako otordu goxo bat zozkatu da herri bakoitzean. Uztailaren 5ean egin zen zozketa eta honako hauek izan dira saridunak:

Errenteria:

Errenterian Idoia Arbelaitz gertatu da saridun. Hortxe ageri zaigu Idoia ezkerretara, Itziar Ostolaza zinegotziarekin batera. Zorionak, Idoia!

Errenterian Idoia Arbelaitz gertatu da saridun. Hortxe ageri zaigu Idoia ezkerretara, Itziar Ostolaza zinegotziarekin batera. Zorionak, Idoia!

Lezo:

Lezon Ekaitz Bravo gertatu da saridun. Hortxe ageri zaigu Ekaitz eskuinetara, Jesus Mari Martiarena alkatearekin eta Kaialdeko Josetxo Burladarekin batera.  Zorionak, Ekaitz!

Oiartzun:

Oiartzunen Ana Etxeberria gertatu da saridun. Hortxe ageri zaigu Ana, Eneritz Arbelaitz alkate ordearen alboan eta Intxixu jatetxeko kide guztiekin. Zorionak, Ana!

Pasaia:

Pasaian Iñigo Arraras gertatu da saridun. Hortxe ageri zaigu Iñigo erdian, eskuinean Loreto Osa zinegotzia eta ezkerretara rKa aholkularitza-enpresaren arduraduna dituela. Zorionak, Iñigo!

 


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak