2022-04-25
Enpatikonomia jardunaldia Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutako hiru ordu eta erdiko jardunaldia da, martxoaren 25ean egin zena. Enpresentzako adibide, eredu baliagarriak eta praktika onak erakutsiz, hausnarketarako eduki interesgarriak jorratu zituen elkartrukerako aukera izan zen.
Hitzaldi bakoitzak eman zituen gakoak jasotzeko helburuarekin, gaurtik aurrera publikatuko ditugun bideo pilula batzuk sortu ditugu. Astero bi bideo kaleratuko ditugu eta @Enpatikonomia sare sozialetan eta orrialde honetan aurkituko dituzue.
Dagoeneko lehenengo bideoa publikatu dugu, jardunaldiaren laburpen bideoa:
Ingurua eta ingurukoak kontuan hartzen dituen ekonomia inklusiboa da enpatikonomia. Jarduera ekonomikoaren inguruko pertsonen eta errealitatearen zaintza negoziorako aldagaien artean sartzen dituena. Haiekiko enpatiaz eta ez apatiaz jarduten duena da ekonomia enpatikoa.
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
MARINA PEROSANZ ZUZENDARIAREN "MUSKIL" LANAK IRABAZI DU EUSKARAZKO FILM-LABURREN MINTZAGUN SARIA
LOTURAK