Oarsoarrak

Albisteak

EGUNERATZE JARDUNALDI ARRAKASTATSUA

2025-02-26

Otsailaren 24an Gipuzkoa osoko futboleko 98 entrenatzailek eguneratze jardunaldia egin zuten Errenteriako Merkatuzar eraikinean. Eguneratze jardunaldi horiek aldian-aldian antolatu ohi ditu Gipuzkoako Futbol Federazioak baina oraingo honek berezitasun bat izan du; erabat euskaraz gauzatu da. Oarsoaldeko Euskara Batzordearekin elkarlanean antolatu du futbol federazioak saio hori eta esan liteke arrakasta osoz gauzatu zela. Errenteriako Udaleko Kiroleko eta Euskara alorreko zinegotzi Leire Maziziorrek egin zien ongietorria entrenatzaileei eta federazioko arduradunei. Kepa Diez, Oier Agirrezabalaga eta Luki Iriarte izan ziren hizlariak. Saioen artean, otordutxo baten bueltan solaserako aukera ere izan zuten parte-hartzaileek.

 


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak