2025-11-18
Eskualdeko gimnasio eta soinketa zentroetan euskararen presentzia sustatzeko aurtengo kanpaina amaitzeko, botila tolesgarri berrerabilgarriak banatu dira.
Mugitu gorputza, indartu hizkuntza
Urtero, merkataritza sektore jakin batekin lanketa berezia egin ohi da eta aurten, Oarsoaldeko gimnasioei eta gorputza zaintzeko establezimenduei zuzendu zaie ekimena "Mugitu gorputza, indartu hizkuntza" lemapean. Guztira, 34 establezimenduk egin dute bat aurten kanpainarekin.
Hasteko, urteko ekintzetan parte hartuko duten establezimendu guztiei jendaurrean dituzten idatzi eta oharrak euskaraz jartzen lagundu zaie. Horrezaz gain, gimnasioetako hiztegitxoa ere banatu zaie.
Maiatzaren bukaera eta ekainaren hasiera bitartean giza gorputzeko atalak euskaraz nola esaten diren erakusten duen A2 neurriko poster bana banatu zaie sektoreko establezimenduei.
Azkenik, azaroan, gimnasioetan euskaraz egiten duten erabiltzaileei banatzeko ur botila tolesgarri sorta bana eman zaio parte hartzen duen establezimendu bakoitzari. Botila horiek aurtengo leloa daramate inprimatuta.
Gremioen lanketa kanpaina
Hogeita zortzigarren urtea da jada, Oarsoaldeko lau udalak, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzeko elkarlanean ari direla. Establezimendu horietan euskarak ahozko eta idatzizko presentzia handiagoa izatea du helburu egitasmoak. Horretarako, doako zerbitzu eskaintza egiten zaie (itzulpenak, maketazioa, hizkuntza-paisaia euskalduntzeko euskarriak, aholkularitza teknikoa…). Urtero, halaber, merkataritza sektore jakin batekin lanketa berezia egin ohi da.
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
Klik batek ere hizkuntza bat eraikitzen du: errenta euskaraz egiteko gonbita Oarsoaldean
LOTURAK