Oarsoarrak

Albisteak

Banatu dituzte Korrikako Euskaparate Lehiaketaren sariak

2022-04-11

Joan zen apirilaren 1ean eman zituen ezagutzera epaimahaiak Korrikako Euskaparate lehiaketaren saridunak. Ostiralean eta larunbatean banatu zizkieten sariak saridunei.

Eskualdeko sari nagusia Errenteriako “Almacenes Iztieta” dendak irabazi du. Argazkian hortxe ditugu Garazi Lopez de Etxezarreta zinegotzia, Amaia Arruti Xenpelar AEKren ordezkaria eta “Almacenes Iztieta”ko Mari Luz Nieto, Izaskun Susperregi eta Mari Jose Biain.

Errenteriako irabazlea, Begi optikaren erakusleihoa izan da eta hortxe ditugu argazkian, ezkerretik eskubira: Garazi Lopez de Etxezarreta zinegotzia, Amaia Arruti Xenpelar AEKren ordezkaria eta Begi optikako Mº Luisa Inza, Eli Urkia eta Ane Zamorano.

Lezoko irabazlea Taloka kafetegi gozotegia izan da eta argazkian bertako arduradun Edurne Mitxeo ikus dezakegu Oroitzene AEKren ordezkari Borja Arbelaitzekin batera.

Oiartzungo irabazlea “El Paso” arropa denda izan da. Argazkian ditugu Jon Diaz Intxixu AEKren ordezkaria, “El Paso”ko Amaia Zubia, Belen Arrieta, Maialen Lekuona, eta Josu Delgado zinegotzia.

Azkenik, Pasaiako irabazlea Antxoko Raquel Dominguez botika izan da. Hortxe ditugu argazkian botikako Idoia Carranza eta Raquel Dominguez, Nahikari Otermin zinegotzia eta Txirrita AEK-ko ordezkari Raúl Pérez.


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak