Oarsoarrak

Albisteak

Baditu irabazleak aurtengo Kuadrillategiko Asmazank! lehiaketak

2025-04-08

Asmazank izeneko lehiaketan hartu dute parte Oarsoaldeko Kuadrillategiko gazteek.

Asmazank lehiaketaren finala, martxoaren 14an jokatu da eskualdeko talde onenen artean. Irabazle nagusia, Faktoria taldea izan da galderen %95-a asmatuta. Taldeak 250€ko saria irabazi du. Bestetik, Xelebritiak taldeak eta Lara eta Maddi Z.-k osatutako taldeak bigarren eta hirugarren sarituak izan dira galderen %90a eta %87,5-a asmatuta, hurrenez hurren.

Kahoot erako galderei erantzutea izan da Asmazank lehiaketaren funtsa. Martxoko bi ostiraletan jokatu dute. Lehenengo saioan, herrika egin dute txapelketa eta ondoren, lau talde onenak eskualdeko finalean lehiatu ahal izan dira. Bertan, berrogei bat galderako jokoa egin dute gazteek. Galderak euskal kultura orokorrari buruzkoak, norberaren herriari buruzkoak eta Kuadrillategiren inguruko kontu eta txutxumutxuak izan dira. Lehenengo lehiaketatik ateratako lau talde onenak eskualdeko finalera igaro dira.

Gazteak teknologia berrietan euskaraz ari daitezen bilatzen du, besteak beste, Asmazank lehiaketak. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak Kuadrillategiko gazteei urtean zehar eskaintzen dizkien ekintzen artean dago Asmazank!

 


atzera

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak