Oarsoarrak

Albisteak

"Atsolor" lanari eman diote euskarazko film labur onenari Mintzagun Saria

2018-11-20

Epai-mahaia

Epai-mahaia eskualdeko euskaltegietako ikasleek osatzen dute.

Azaroaren 7an goizeko 10:00etan, film laburren emanaldi bateratua egin zen Errenteriako Errenteria Hiria (Niessen) Kulturguneko aretoan, eta azaroaren 14an, Trintxerpeko Alkateordetzako aretoan. Emanaldi horietan erabaki zuten euskaltegietako ikasleek euskarazko film labur onena zein den, eta beraz, Mintzagun saria nori emango zitzaion. “Atsolorra” izeneko film-laburra izan da aurten saritua.

Saria

Azaroaren 17an, Trintxerpeko Alkateordetzako aretoan egin zen festibalaren itxiera ekitaldian eman zioten saria irabazleari, Rubén Rosas zuzendariari.

Oarsoaldeko sei euskaltegietan filmaren egikaritzeari buruz datorren otsailean egingo diren saio-emanaldietan datza saria. Saio bakoitzarengatik 100€ eskuratuko ditu, 600€ guztira.

Saio edo emanaldi hauetan ikus-entzunezko arteari buruzko zertzeladak ere emango dizkie ikasleei zuzendari-ekoizle irabazleak.

Sergio Ekizak, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak aipatu duenez, euskaraz ekoitzitako lanek ibilbide luzeagoa egin dezaten eta hartara ekoizpen gehiago izan dadin sustatzea da ekimen honen helburua.


atzera

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak