2025-03-07
Asmazank izeneko lehiaketa egingo dute Oarsoaldeko Kuadrillategiko gazteek datozen bi ostiraletan.
Kahoot erako galderei erantzutea izango da Asmazank lehiaketaren funtsa. Lau erantzunen artean zuzena hautatu beharko dute ahalik eta azkarren eta hurrengo pantailara, hurrengo galderara igaro. Guztira berrogei bat galderako jokoa egingo dute herri bakoitzeko gazteek martxoaren 7an. Galderak euskal kultura orokorrari buruzkoak, norberaren herriari buruzkoak eta Kuadrillategiren inguruko kontu eta txutxumutxuak izango dira. Esan bezala, lehenengo ostiralean, herri bakoitzeko gazteak lehiatuko dira euren artean. Gero, herri bakoitzeko irabazleak lehiatuko dira beste lehiaketa batean hilaren 14an. Herri bakoitzeko talde irabazleak 150€ko saria eskuratuko du eta eskualdeko lehia irabazten duenak, berriz, 250€koa.
Gazteak teknologia berrietan euskaraz ari daitezen bilatzen du, besteak beste, Asmazank lehiaketak. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak Kuadrillategiko gazteei urtean zehar eskaintzen dizkien ekintzen artean dago Asmazank!
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
ASMAZANK LEHIAKETA EGINGO DUTE KUADRILLATEGIKO GAZTEEK
EGUNERATZE JARDUNALDI ARRAKASTATSUA
Oarsoarrak Euskararen Sarien garaikurra berritzeko lehiaketa abian da
LOTURAK