2026-02-26
Gazteak teknologia berrietan euskaraz ari daitezen bilatzen duen Asmazank! lehiaketa egingo dute aurten ere eskualdeko gazteek. Kuadrillategin, Errenteriako gaztelekuetan eta Oiartzungo gazte topalekuan dabiltzan gazteak herri mailan lehiatuko dira, aurrena, taldeka antolaturik. Herri mailako lehiaketak otsailaren 27an izango dira. Gero, herri bakoitzeko irabazleak elkarren artean egingo dute lehia martxoaren 13an. Herri bakoitzeko talde irabazleak 100€ko saria izango du eta eskualde mailako irabazleak 200€koa.
Kahoot erako galderei erantzutea izaten da Asmazank lehiaketaren funtsa. Berrogei bat galderako jokoa egingo dute gazteek. Galderak euskal kultura orokorrari buruzkoak eta norberaren herriari buruzkoak izango dira.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eskualdeko gazteei urtean zehar eskaintzen dizkien ekintzen artean dago Asmazank!
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
Asmazank! lehiaketa egingo dute gazteek otsail eta martxo artean
Kuadrillategikoen irteera derioko JumpYard-era
Oarsoaldea Garapen Agentziak Enpatikonomia, enpresentzako jardunaldia egingo du martxoaren 13an
LOTURAK