2024-05-22
Datorren astean, Afrika mendebaldeko dantzak ezagutzeko eta zertxobait ikasteko ikastaroak emango dizkiete Kaori Faktoriako kideek Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei. Tailer formatuko saio horiek maiatzaren 27tik 30era bitartean izango dira Oarsoaldeko 4 euskaltegitan.
Ikasturte oro sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.
• 2024-5-27: Txirrita AEK (Pasai Antxo) Ordua: 19:30 - 21:00
• 2024-5-28: Oroitzene AEK (Lezo) Ordua: 18:30 - 20:00
• 2024-5-29: Intxixu AEK (Oiartzun) Ordua: 18:30 - 20:00
• 2024-5-30: Xenpelar AEK (Errenteria) Ordua: 18:00 - 19:30
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
AZKEN ALBISTEAK
ZABALIK DA KUADRILLATEGIN IZENA EMATEKO EPEA
LOTURAK