2024-11-22
Eskualdeko gazteei euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Kuadrillategin edo gazteei zuzenduriko bestelako egitasmoetan dabiltzan eskualdeko lau herrietako 12-18 urte arteko gazteei eskaintzen zaizkie saio horiek.
Xsakara rap abeslari gaztea izan da azaroaren 8an Pasaiako gazteekin.
Bestetik, Lur Errekondo kirolaria Oiartzungo gazteekin izan da egun berean.
Saio hauetan euren ibilbide profesionalaren eta bizipen pertsonalen berri ematen diete pertsona ezagunek gazteei eta horiek, haiei egiteko dituzten galderak prestatuta eramaten dituzte. Solasaldi ireki eta atsegina sortu ohi da gehienetan.
atzera
HARREMANETARAKO
© Oarsoaldea Garapen AgentziaAZKEN TXIOAK
LOTURAK