Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Merkatari-ostalariak

Ile-apaindegietan euskarak saria du

2015-09-22

Establezimenduetako arduradunek bezeroei boletoak emango dizkiete ile-apaindegietako tresnen eta objektuen izenak bertan euskaraz jartzeko. Izen-abizenak, telefonoa eta ile-apaindegiaren izena jarrita, bertako buzoietan utzi beharko dituzte.

Azaro hasieran, herri bakoitzeko boleto irabazle bat aterako da zozketa bidez, eta boletoa utzi zuen ile-apaindegian 100 €ko zerbitzu balea izango du sari.

Zozketa hau eskualdeko udal euskara zerbitzuek elkarlanean antolatu dute “Euskara Oarsoaldeko Komertziora” planeko ekimen-sortaren barnean. Lau herrietako 91 establezimenduk parte hartuko dute ekimen honetan; Errenteriako 50ek, Lezoko 6k, Oiartzungo 15ek eta Pasaiako 20k. Ile-apaindegian jendaurreko idatzi, ohar nahiz elementuak euskaraz (ere) dituzten eta zozketan parte hartu nahi izan duten guztiek.

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

Xede taldeak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus