Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Hasiera  »  Xede taldeak  »  Haurrak

Haurrak

Haurrek eguneko esna-ordu gehienak familiarekin, eskolan, edo eskola orduz kanpoko jardueratan eta lagunekin jolasean ematen dituztela jakinda, alor horietan eragin beharra dago, adin-tarte horretan euskararen erabilera bermatzeko eta areagotzeko.

Iraitzek familia bidez bereganatu du euskara baina hizkuntzarekiko maila guztietako loturak sendotzeko, familia giro euskalduna izan dezan beharrezkoa da. Familia hizkuntza euskara izateak indartu egingo du Iraitzen euskararekiko atxikimendua eta maitasuna, eta gero horrek euskararen erabileran izango du arrastoa.

Ikasketa prozesu osoa euskaraz egitea ere bermatu behar zaio, etxean ikasitakoa, sendotzeko, hobetzeko eta formalizatzeko, bere euskara noranahikotzeko.

Azkenik, eskola orduz kanpoko euskarazko jarduera-eskaintza ziurtatu behar zaio haurrari, jarduera ludikoetan eta lagunekiko harreman ez formalean euskaraz goza dezan.

Albisteak

Ekimenak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus