Gaizka, Xuban eta Eli bezalako gazte jatorren artean euskarazko hizkuntza ohiturak sustatu eta finkatu nahi ditugu. Hau da, euren arteko ohiko hizkuntza euskara izatea bilatzen dugu, elkarrekin euskaraz aritzeko joera izatea. Hizkuntza joerak oso gaztetan hartzen direnez, funtsezkoa da euskarazkoak izan daitezen bultzatzea. Gaztelaniarako inertzia oso indartsua dela, bistan da, ikusi bestela Elik zenbatetan hitz egiten dien bere lagunei hizkuntza horretan eta jakina, Gaizkari kutsatzen dio joera hori.... Oharkabean finkatzen den ohitura hori aldatzea gero oso nekeza izan ohi da eta euskaraz jarduteko erraztasuna galtzeko arrisku handia dute Elik eta Gaizkak adibidez. Eta badakizue, erraztasuna galtzen badugu, ez dugu erabiliko, ez da erakargarria izango, ez da balekoa izango.
Hasiera
»
Xede taldeak
»
Gazteak
Gazteak
Dokumentuak
Albisteak
- 2021-01-04: Euskaraldiko Euskaparate lehiaketako sariak banatu dira
- 2020-12-21: "Euskararen Paparazziek" badute saria
- 2020-12-16: Tokiko merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina abiatu du Eusko Jaurlaritzak
- 2020-06-17: Motxian eby bikoizketa lehiaketako sari banaketa berezia
- 2020-06-12: Kuadrillategiko gazteentzako agur berezia