Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Hasiera  »  Xede taldeak  »  Familia  »  Albisteak

Familia

Euskaltegietako ikasleek coaching metodoa ezagutuko dute martxoan

2019-03-11

Coaching-a euskara ikasteko prozesuan nahiz eguneroko bizitzan zertan izan litekeen lagungarri eta coaching-aren onurez mintzatuko zaie Naroa Susperregi coach oiartzuarra datozen egunetan Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei, Mintzagun egitasmoko tailerretan.

Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.

 

"Zer da coaching-a? Zertan lagun nazake?" izeneko tailerrak, Naroa Susperregi coach-aren eskutik.

 

Martxoak 12, asteartea:

  • Xenpelar AEK (Errenteria)
  • 15.00-17.00
  • Kontaktua: Amaia Arruti (943 340 233)

Martxoak 13, asteazkena:

  • Oroitzene AEK (Lezo)
  • 15.30-17.30
  • Kontaktua: Borja Arbelaitz (943 519 144)

Martxoak 14, osteguna:

  • Txirrita AEK (Pasai Antxo)
  • 9.45-11.45
  • Udane Migeltorena (943 525 545)

Martxoak 21, osteguna:

  • Intxixu AEK (Oiartzun)
  • 18.30-20.30
  • Jon Diaz de Mendibil (943 493 957)

Martxoak 28, osteguna:

  • Errenteriako Udal Euskaltegia
  • 10.00-11.30
  • Edurne Arrieta (943 449 680)

Martxoak 28, osteguna:

  • PUE (Pasaiako Udal Euskaltegia)
  • 15.15-17.15
  • Gema Amundarain (943 004 340)
 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

Xede taldeak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus