Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Euskara ikasleak

Mugikortasuna Oarsoaldeko eskola kirolean

2019-06-17

Aurten 1.000 joan-etorritik gora egin dira bizikletaz, orain arteko emaitzarik onena, eta haurren %45 ez da bakarka autoan desplazatu. Eskola kirolean izena emanda dauden haurren kopurua ia 1400ekoa dela jakinda, emaitza hauen dimentsioa esanguratsua dela ezin da ukatu. Beraz honek, gure helburua betetzeko bidean lan egiteko konpromisoa berrestera garamatza.

Jasangarritasunarekin haur eta gurasoek izan duten konpromisoa saritzeko, ikasturte bukaeran egiten dugun jaialdian hainbat sari banatzen dugu: Bizikletan joan etorri gehien egin dituen haurrari, bizikletan gehien mugitu den ikastetxeari, joan etorri “berdeetan” (Oinez, bizikletan, garraio publikoan edo kotxea elkar banatuz) gehien desplazatu den ikastetxeari, eta bukatzeko saritxo bat, gutxienez behin bizikletan desplazatu den haurrari.

Sustapen plan honek osasuntsu egoten jarraitzen duen arren, lanean jarraitu behar dugu, Oarsoaldeko Eskola Kirolak ahalik eta jasangarriena izaten jarrai dezan.

Aurtengo sari ematea ekainaren 13an egin zen Elizalde ikastetxearen jolaslekuan goizeko 11:45ean. Oiartzungo alkateorde Eneritz Arbelaitzek banatu ditu sariak. Honatx aurtengo sarituak:

  • Bizikletan desplazamendu gehien egin dituen ikastetxea: Elizalde Herri Eskola
  • Desplazamendu berde gehien egin duen ikastetxea: Karmengo Ama
  • Bizikletan desplazamendu gehien egin dituen haurra: Unax Hernandez
  • Bizikletan desplazamenduak egin dituzten haurren arteko zozketako irabazlea: Oihan Artola

 

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

Xede taldeak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus