Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Euskara ikasleak

Autodefentsa feminista eta maskulinitate eredu berriei buruzko tailerrak Oarsoaldeko Euskaltegietan

2019-04-29

Oraingoan autodefentsa feminista garatzeko tailerrak emango ditu Emagin elkarteak eta maskulinitate tailerrak, aldiz, Jokin Beristain psikoterapeuta azkoitiarrak.

Bi tailerrak egun eta ordu berean izango dira; lehena emakumeentzat eta gizonezkoentzako bigarrena. Emakumeek eraso fisiko baten aurrean nola jokatu ikasiko dute Emagineko adituen laguntzaz, eta gizonezkoek aldiz euren maskulinitatea ulertzeko modu berriak.

Mintzagun tailerren helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude, besteak beste.

Autodefentsa feminista eta maskulinitate eredu berriei buruzko tailerren egutegia (2019):

Maiatzak 14

Oroitzene AEK (Lezo)
Ordua: 09:30 - 11:00
Kontaktua: Borja Arbelaitz (943 519 144)

Maiatzak 15

Xenpelar AEK (Errenteria)
Ordua: 09:00 -10:30
Kontaktua: Josu Ostolaza (943 340 233)

Maiatzak 23

EUE (Errenteriako Udal Euskaltegia)
Ordua: 16:30 - 18:00
Kontaktua: Edurne Arrieta (943 449 680)

Maiatzak 28

PUE (Pasaiako Udal Euskaltegia)
Ordua: 09:30 - 11:00
Kontaktua: Gema Amundarain (943 004 340)

Maiatzak 29

Txirrita AEK (Pasai Antxo)
Ordua: 19:00 - 20:30
Kontaktua: Udane Migeltorena (943 525 545)

Maiatzak 30

Intxixu AEK (Oiartzun)
Ordua: 18:00 - 19:30
Kontaktua: Jon Diaz de Mendibil (943 493 957)

Intxixu AEK (Oiartzun)
Ordua: 18:00 - 19:30
Kontaktua: Jon Diaz de Mendibil (943 493 957)

 

Utzi zure erantzuna:

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

Xede taldeak

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus