Oarsoarrak - Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Hasiera  »  Xede taldeak  »  Etorri berriak

Etorri berriak

Etorri berriak

Regina amorrarazi egiten du batzuetan Tomaxek esaten dizkionak ez ulertzeak, haserretzen direnean edota adarra jo nahi dionean, Tomaxek euskaraz hitz egiten dio Reginari eta hau jokoz kanpo geratu ohi da.

Beste batzuetan Reginak Tomaxenganako hurbiltasun handiagoa lortu nahi izaten du bere sentimenduak ulertu eta hala laguntza osoagoa eman ahal izateko, eta ohartzen da euskaraz jakingo balu, errazago lortuko lukeela hori.

Reginaren lagun peruar batzuek haur ttikia dute eta eskolara bidaltzeko unea ailegatzean euskaraz ikastea nahi dutela esan diote Reginari, hau da, D ereduan matrikulatuko dutela.

Horiek guztiak ikusita, Regina euskaltegian izena emateko aukera serio pentsatzen hasi da.

Dokumentuak

Albisteak

Ekimenak

Historikoa

errenteria.eus lezo.eus oarsoaldea.eus oiartzun.eus pasaia.eus